URDANGARIN
KASUA
Azkenaldian,
erregearen eta Iñaki Urdangaiñen kasua asko hitz egin dira.Batez ere, Iñaki
urdangariñen kasua.Urdangariñek diru publiko asko lapurtu zuen bere tranpak
eginez. Ene iritziz, lotsagarria da horrelako persona batek diru publikoa
lapurtzea.
Alde batetik, erregearen familia
izanda eta persona ezagun bat izanda, ardura batzuk ditu, eta ez da normala
hainbeste diru publiko hartzea. Izan ere, diru hori denona da.
Bestetik, bere postu eta bere lanagatik
maila ekonomiko on bat izan beharko zuen,eta hala ere, diru gehiago izan nahi
zuen. Adibidez, diru horrekin bost etxe eta mantsio bat erosi zituen. Dena dela,
askotan gertatzen zaigu pertsonei, asko daukagun arren gehiago nahi dugula.
Bestalde,lapurtutako dirua bere
jobietan erabili du. Beste gauza batzuetan gastatu izan balu, esate baterako,
ONG batean edo txiroentzat, ez zen hain gaizki egongo eta barkatu ahalko
genioke.
Bukatzeko, ez zait ondo iruditzen
lapurketa txikiak gertatzen direnean kartzelara eramaten dituztela, eta
horrelako kasu larrietan ez zaie ezer gertatzen lapurrei. Gainera, oraingo
krisiarekin horrelako kantitateak lapurtzea lotsagarria da.