sábado, 2 de marzo de 2013


URDANGARIN KASUA
Azkenaldian, erregearen eta Iñaki Urdangaiñen kasua asko hitz egin dira.Batez ere, Iñaki urdangariñen kasua.Urdangariñek diru publiko asko lapurtu zuen bere tranpak eginez. Ene iritziz, lotsagarria da horrelako persona batek diru publikoa lapurtzea.

            Alde batetik, erregearen familia izanda eta persona ezagun bat izanda, ardura batzuk ditu, eta ez da normala hainbeste diru publiko hartzea. Izan ere,  diru hori denona da.

            Bestetik, bere postu eta bere lanagatik maila ekonomiko on bat izan beharko zuen,eta hala ere, diru gehiago izan nahi zuen. Adibidez, diru horrekin bost etxe eta mantsio bat erosi zituen. Dena dela, askotan gertatzen zaigu pertsonei, asko daukagun arren gehiago nahi dugula.
           
            Bestalde,lapurtutako dirua bere jobietan erabili du. Beste gauza batzuetan gastatu izan balu, esate baterako, ONG batean edo txiroentzat, ez zen hain gaizki egongo eta barkatu ahalko genioke.

            Bukatzeko, ez zait ondo iruditzen lapurketa txikiak gertatzen direnean kartzelara eramaten dituztela, eta horrelako kasu larrietan ez zaie ezer gertatzen lapurrei. Gainera, oraingo krisiarekin horrelako kantitateak lapurtzea lotsagarria da.

1 comentario: